Bederatzi urteko zigorra eskatu dute adingabe baten bortxaketaren harira

2020ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
DONOSTIA. Zarautzen (Gipuzkoa) 16 urteko neska bat bortxatzea egotzita, Gipuzkoako Fiskaltzak eskatu du bederatzi urteko kartzela zigorra ezartzeko mutil gazte bati. Atzo hasi zen epaiketa Gipuzkoako Probintzia Auzitegian. Adingabeak deklaratu zuen 2017ko ekainaren 22an ezagutu zuela akusatua, 05.00 aldera, taberna batean, eta ez zela gertatzen ari zenaz oso «kontziente», edanda zegoelako. Ez du oso argi nola heldu ziren «abandonatutako» etxe batera, baina han bortxatu egin zuela esan du, nahiz eta negarrez adierazi zion ez zuela nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.