Frantziako Estatuko espetxeetan hamar urtetik gora igaro ondoren, herenegun Espainiaratu zuten Ibon Goieaskoetxea euskal presoa, eta atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro ondotik, behin-behinean aske uztea deliberatu zuen epaileak.
1997an Espainiako erregearen aurka egiten saiatzea leporatzen dion auzi batengatik eraman zuten Goieaskoetxea Espainiako Auzitegi Nazionalera, baina, abokatuaren arabera, fiskalak ez zuen nahikoa froga ikusi horretarako, eta behin-behinean aske uztea galdegin zuen.
2010eko otsailean atxilotu zuten Goieaskoetxea, Normandian, ETAko kide izatea leporatuta, eta hamalau urteko zigorra ezarri zion auzitegiak 2015ean.
Behin-behinean aske utzi dute Ibon Goieaskoetxea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu