istripua

Bermeoko arrantzontzi bateko bederatzi arrantzale erreskatatu dituzte Deban

Motorrik gabe geratu da itsasontzia, eta Itsas Salbamenduko helikoptero baten laguntzarekin atera dituzte goizeko zortzietan, onik.

2010eko azaroaren 4a
17:38
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur goizaldean Ertzaintzak arrantzontzi bateko bederatzi arrantzale erreskatatu behar izan ditu Debako (Gipuzkoa) kostan. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, Sakoneta inguruan hondo jo ondoren itsasontzia ez aurrera eta ez atzera geratu da, eta goizeko bostetan Deba eta Zumaia arteko inguru horretara joan behar izan du Ertzaintzak.

Arrantzontzia Bermeokoa da (Bizkaia), eta goizeko zortziak inguruan atera dituzte azkenean onik, Itsas Salbamenduko helikoptero baten laguntzarekin. Salbamendu taldeko kide batek adierazi duenez, motorrik gabe geratu da itsasontzia, eta noraezean jo du hondoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.