Gizartea

Bermeoko autonontzi bat bahitzen saiatu dira Indiako Ozeanoan

Somalia inguruan izan da saioa eta ihes egitea lortu dute 'Playa de Antzoras' ontzikoek, Espainiako Gobernuak esan duenez. Apirilean alde hartan 'Playa de Bakio' sei egunez bahituta eduki zuten piratek.

2008ko irailaren 11
19:28
Entzun
Espainiako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Ministerioak jakinarazi duenez, Playa de Antzoras Bermeoko (Bizkaia) atunontzia bahitzen saiatu dira Indiako Ozeanoan, Somaliatik 300 miliara, eta ontziak ihes egitea lortu du. Ministerioaren arabera, ez da istilurik gertatu eta onik daude bertako hogei arrantzaleak.

Pevasa Bizkaiko enpresakoa da Playa de Anzoras. Playa de Bakio atunontzia ere enpresa berekoa da; apirilaren 20tik 26ra Somaliako uretan piratek bahituta eduki zuten ontzia, hain zuzen. Libre geratzeagatik ustez dirua ordaindu zutelako, Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak deklaratzera deitu zituen Playa de Bakio-ko arrantzaleak; tartean, Euskal Herriko bost. Beraiek dirurik ez zietela eman esan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.