Berriozarko alkatea errugabetu dute ikurrinaren auzian
BERRIOZAR. Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin du Berriozarko (Nafarroa) EH Bilduko alkate Raul Maizaren aurkako auzia. Iazko festetan, Doble 12 kultur elkarteak salatu egin zuen alkatea, udal eraikin batean jarritako ikurrina eta presoen sakabanaketaren aurkako bandera ez kentzeagatik. Epaileak ebatzi du ez zuela prebarikazio eta desobedientzia deliturik egin.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu