Ezbeharra

Berrobiko mendizale bat hil da Balerdi mendian, Aralarren

39 urteko mendizalea 50 metrotik erori da. Ertzaintzaren helikopteroaren laguntzarekin erreskatatu dute gorpua.

Ertzaintzaren helikopteroa erreskate lanetan, gaur, Aralarren. BERRIA
2022ko urtarrilaren 16a
17:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Asteburuko bigarren euskal mendizalea hil da gaur. Balerdi mendian gertatu da ezbeharra, Aralar mendilerroan; Berrobiko (Gipuzkoa) 39 urteko gizon bat 50 metrotik erori da. Unean bertan hil da, eta beste mendizale batek eman du abisua.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, osasun langileak, suhiltzaileak eta Ertzaintzako erreskate taldeko agenteak joan dira esandako lekura, eta toki harritsu batean aurkitu dute gorpua. Azkenean, Ertzaintzaren helikopteroaren laguntzaz erreskatatu dute gorpua.

Atzo, Berastegiko (Gipuzkoa) 27 urteko beste gizonezko bat hil zen mendi istripuz. Huescako Aspe mendian erori zen, Aisa herrian (Espainia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.