Berrueta auzia

Berruetaren sendiak helegitea jarriko du Espainiako Auzitegi Gorenean

Angel Berrueta hil zuen poliziaren emazte Pilar Rubio absolbitu egin zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiak, baina okinaren familia ez dago batere ados erabakiarekin, beraz, Espainiako Auzitegi Gorenera joko dute kasazio helegitea jartzera. Bestalde, bihar manifestazioa egingo dute Iruñean, 20.30ean Golem zinemetatik abiatuta, Rubio absolbitu izana salatzeko.

2005eko abenduaren 16a
18:03
Entzun
Berruetaren familiakoek "etsita" daudela azaldu dute. Beraz, Nafarroako Auzitegi Nagusiak hartutako erabaki horren aurrean, akusazio partikularra eta popularraren abokatuek bide instituzional guztiak agortuko dituztela jakinarazi dute. Gaur eman duten prentsaurrekoan esan dutenez, beharrezkoa izanez gero, epaia berriz ere errepikatu dadin eskatuko dute.

Pablo Ibañez Berruetaren familiaren abokatuak esan duenez, "argi ikusi da justiziak bi neurgailu desberdin dituela". Horregatik, eta horri buelta ematea zaila dela jakinda ere, ahal duten guztia egingo dutela azpimarratu du.

Bihar manifestazioa egingo dute Iruñeako Golem zinemen aurretik abiatuta, Rubio absolbitu izanaren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.