Familia bat etxegabetze arriskuan dago Donostiako Amara Berri auzoan, bi adin txikiko tartean. Gaurko ezarria zuten etxegabetze agindua, baina behin-behinean gelditzea lortu dute, Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakitera eman duenez. «Familia hau bere etxean geldituko da gaur hemen elkartu garen guztiongatik, ez instituzioengatik», adierazi dute sindikatuko kideek.
Etxebizitza sindikatuak erran duenez, goizeko zazpietatik zegoen Ertzaintza etxebizitzaren atarian, komitiba judiziala iristeko zain. Polizia lerroaren aitzinean, baina, dozenaka lagun bildu dira, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta.
09:30ean iristekoa zen komitiba judiziala; eta bien bitartean, familia etxearen barruan zegoen sindikatuko hainbat kiderekin batera. Eraikinaren atarian, berriz, dozenaka gazte bildu dira, «Etxegabetzeak gelditu!» oihu artean. 08:50 aldera jakinarazi dute bertan behera gelditu dela etxegabetzea, gaurkoz bederen.
Albistea osatzen ari gara