Bertan behera utzi dute flotillako kideei Loiun egin behar zieten ongietorria

Euskal Herriko bi ekintzaile Turkian ospitaleratuta daudenez, beste laurek han geratzea erabaki dute.

Global Sumud flotillaren aurkako erasoak salatzeko mobilizazio baten artxiboko irudia. ARITZ LOIOLA / FOKU
Global Sumud flotillaren aurkako erasoak salatzeko mobilizazio baten artxiboko irudia. ARITZ LOIOLA / FOKU
14789412 kepa
2026ko maiatzaren 22a
08:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Global Sumud Flotillaren azken saiakera zapuztu zuen aste hasieran Israelek: Gazan ezarritako setioa amaitzeko egitasmoaren azken ekinaldian, 50 ontzi inguru geldiarazi zituen armada sionistak, eta 428 ekintzaile gatibu hartu zituen, sei euskal herritar tartean. Bada, Israelek aske utzi ostean, Euskal Herrira iristekoak ziren gaur ekintzaile horiek: 11:10ean egin behar zieten ongietorria, Loiuko (Bizkaia) aireportuan. Hala ere, oraingoz, harrera hori bertan behera uztea erabaki du Euskal Herriko Global Sumud taldeak, sei euskal herritarretatik bi Turkian ospitaleratu behar izan dituztelako, «errepresio indar sionisten bahiketan jasandako indarkeriak eragindako lesioengatik». Beste laurek haiekin geratzea erabaki dute.

Iragan astean 50 ontzi inguru atera ziren Marmaris hiriko portutik (Turkia), Gazan ezarritako setioa amaiarazteko asmoz, baina guztiak atxiki zituzten astelehena eta asteartea bitartean. Herenegun iritsi ziren Axdod hiriko portura (Israel) atxilo hartutako zenbait ekintzaile, eta Israelgo segurtasun indarrek tratu txarrak eman zizkieten. Besteak beste, sexu jazarpena, sexu abusuak eta jipoiak salatu zituzten flotillako kideek. Atzo askatu zituzten guztiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA