Gazte bat hil da istripuz Lekeitioko antzara proba ikusten ari zela

20 urte zituen gazteak, eta segurtasun hesi batetik amildu da. Bertan behera utzi dute Antzara Eguna ezbeharraren ondorioz.

Lekeitioko Antzara Eguneko aurtengo irudi bat, ezbeharra gertatu aurrekoa. MIGUEL TOÑA / EFE
Lekeitioko Antzara Eguneko aurtengo irudi bat, ezbeharra gertatu aurrekoa. MIGUEL TOÑA / EFE
mikel rodriguez
2026ko irailaren 5a
18:58
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bertan behera utzi dute gaur Lekeitioko Antzara Eguna, antzararen proba ikusten ari zen gazte bat hil baita istripuz. 20 urteko mutil bat da hildakoa, eta, Ertzaintzaren arabera, segurtasun hesi batetik amildu da. 16:00 aldera izan da ezbeharra. 

Gurutze Gorriak jakinarazi du bi metro inguruko altueratik erori eta kolpe gogorra hartu duela garondoan. Konortea galduta topatu dute. Larrialdi zerbitzuak berehala joan dira istripua gertatu den tokiraino, lehendik ere anbulantzia ugari baitziren portuan, Antzara Egunerako segurtasun dispositiboaren barruan.

Ertzaintzak jendez hustu du portuaren aldeetako bat, osasun langileen lana eta anbulantzien joan-etorria errazte aldera. Han bertan artatu dute gaztea. Larrialdietako langileak gaztea suspertzen ahalegindu diren arren, bertan hil da.

Hil dela baieztatu eta minutu gutxira, Antzara Egunaren antolatzaileek erabaki dute ospakizun oro bertan behera uztea.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA