Datuak

Beste 287 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Positiboen ehunekoa %3,1 izan da asteazkeneko testetan. Ospitaleetako presioak arintze bidean segitzen du: Osakidetzaren ardurapeko ZIUetan 77 paziente dira gaitzarekin.

Birusaren transmisioa barealdian da Hegoaldean. Irudian, zenbait herritar Beasaingo kale batean. JON URBE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko ekainaren 10a
13:33
Entzun

Kutsatuen kurbak beheranzko norabidean segitzen du; transmisioa barealdian da Hegoaldean. Atzo 287 COVID-19 kasu atzeman zituzten, Osakidetzak eta Osasunbideak 9.302 diagnostiko proba egin ondotik. Hala, zehazki, asteazkenean egindako testen %3,1ek eman zuten positibo. Lurraldeka, Bizkaian 134 positibo izan ziren; Gipuzkoan, 76; Nafarroan, 49, eta Araban, berriz, 25.

Erietxeei dagokienez, Hegoaldeko osasun sistemek 24 lagun ospitaleratu zituzten atzo gaitzaren sintomak larriagotuta; Osakidetzaren ardurapeko zentroetan sartu zituzten horiek guztiak; izan ere, Nafarroan ez zen izan birusari loturiko ospitaleratzerik. Halaber, azken datuen arabera, oraintxe bertan guztira 218 paziente dira Hego Euskal Herriko erietxeetan. Horietako 88 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan daude.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.