Beste bost euskal preso Euskal Herriratuko dituzte

2022ko apirilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Espainiako Espetxe Erakundeek eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak beste bost euskal preso Euskal Herriratzea onartu dute: Alvaro Arri Paskual, Juan Luis Agirre, Mikel Azurmendi, Jose Luis Barrios eta Iban Apaolaza dira Euskal Herrira ekarriko dituztenak. Paskuali, gainera, hirugarren gradua ere onartu diote.

Beste hiru preso, berriz, Iruñeko kartzelatik Araba, Bizkai edo Gipuzkoakoetara mugituko dituzte: Jon Gonzalez, Idoia Mendizabal eta Garikoitz Arruarte dira lekualdatuko dituztenak.

Etxerat-ek, bestalde, «erabateko gaitzespena» azaldu zion atzo Joseba Arregi presoaren hirugarren graduaren aurka fiskalak jarritako helegiteari.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA