Besten azken gaua izan dute Baionan, eta beste bost sexu eraso izan direla salatu du Ipar Euskal Herriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak. Are, babesguneari berari eta bertan txanda egiten ari zirenei eraso egin zieten gizon talde batek. Elkarretaratzea egin dute 11:00etan herriko etxearen aurrean.
Pontrique kalean jarri dute erasoen kontrako babesgunea. «Mehatxatuz, jazarriz, irainduz eta argazkiak ateraz» aritu zirela salatu dute Itaiakoek. Eraso horiek gertatu zirela eta, babesgunea goizago itxi behar izan zuten. Oroitu dute ez dela babesguneari eraso egiten dioten lehen aldia.
Bestak hasi zirenetik, orotara hogei erasoren berri eman du Itaiak.

