Beste gazte bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta: bederatzigarrena
ZORNOTZA. Barakaldoko udaltzainek (Bizkaia) beste gazte bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta. Atxilo hartutako bederatzigarren pertsona da. Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, adin nagusikoa da. Komisarian dago, eta epailearen aurretik igarotzekoa da. Atxilotutako beste zortzi mutiletatik, adin nagusiko hirurak iragan dira epailearen aurretik: bi espetxeratu dituzte, eta bestea aske geratu da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu