G7koen goi bilera Miarritzen

Beste hiru gazte eraman dituzte atxilotuta Santiago zubitik

Santiago zubian bertan jarri dute kontrola, eta Lapurdira zihoazen hiru gazte Irun alderan eraman ditu Espainiako Poliziak. Donostia Ospitaleko aparkalekuan langileen gune bat gorde dute, behar izanez gero, helikopteroek lur hartzeko.

Espainiako Polizia gazteak geratzen,gaur, Santiago zubian. BERRIA
2019ko abuztuaren 25a
12:38
Entzun

Irungo Harrera Sareak ohartarazi zuen, astearen hasieran, G7aren harira, "kontrol hertsiak erabatekoak" direla migratzaileentzat; "baina ez haientzat bakarrik". Eguneroko ogia da migratzaileentzat muga pasatu nahi eta ezina, atxiloketak, identifikazioak, itzulketak...

Herenegun, esaterako, identifikazio baten eta itzulketa baten lekuko izan zen BERRIA, Hendaian (Lapurdi). Egunotan ez bezala —Santiago zubitik 200 bat metrora zeuden poliziak—, gaur, Santiago zubian bertan jarri dute kontrola Espainiako eta Frantziako Poliziek. Gaur bertan, beste hiru gazte atxilotu dituzte, eta Irun aldera eraman dituzte Espainiako Poliziaren auto batean, BERRIAk ikusi ahal izan duenez.


Poliziak, gazte bat miatzen, Santiago zubian, Lapurdirako bidean, gaur. BERRIA

Langileen zatia, helikopteroarentzat

G7koen goi bilkura dela eta, kontrol eta prebentzio neurri handiak hartu dituzte erakundeek. Behin eta berriz ohartarazi dute muga ixteko arriskuaz, eta eten egin dituzte garraio zerbitzu asko ere. Donostiako Ospitalean, esaterako, gune bat gorde dute aparkaleku nagusian langileei dagokien zatian, helikopteroek lur hartzeko aukera izan dezaten. Normalean, Intxaurrondoko suhiltzaileen gunean lur hartu ohi dute, eta handik anbulantziaz eramaten dituzte pazienteak larrialdietara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.