Beste ikerketa bat dago zabalik

2022ko abenduaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Atzokoa ez da Ertzaintza ikertzen ari den heriotza bakarra. 40 urte inguruko emakume baten gorpua agertu zen joan den larunbatean Bilboko itsasadarreko uretan, Bizkaiko Zubiaren inguruan, Portugalete eta Getxo artean (Bizkaia). Emakumea nor den identifikatu dutela baieztatu dio Ertzaintzak BERRIAri, eta haren etxea miatzen ari direla, heriotzaren inguruan dauden hipotesietako bat baieztatzeko. Hala ere, Ertzaintzak ez du emakumearen identitatearen inguruko xehetasunik eman, ikerketa sekretupekoa delako. Zenbait hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, baliteke biktima Getxokoa eta transexuala izatea. El Correo egunkariak asteon argitaratu du bortxaz hil zutela andrea, baina poliziek ez dute inolako xehetasunik eman oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.