Espainiako Poliziak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu Gasteizen, emakumeak sexualki esplotatzea leporatuta; epaileak, halere, aske utzi ditu, epaiketaren zain. Ikerketa joan denuztailean abiatu zen: sexua eskaintzen zuen emakume batek gizonezko bezero bati kontatu zion negozioaren jabeek sexualki esplotatzen zutela, eta gizonak Arabako Atzerritarren eta Mugen Brigadaren aurrean salatu zuen kasua.
Atxilotuak 68 urteko gizon bat eta 47 urteko emakume bat dira: sexua eskaintzen zuen webgunearen arduradunak dira ustez,eta etxebizitzaren jabeak.Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzaren arabera, emakumeak prostituitzera behartzen zituzten, haien«zaurgarritasun egoera» baliatuta, «ia emakume guztiak» atzerritarrak baitziren, paperik gabeak eta baliabide ekonomikorik gabeak.
Haien jarduna erabat kontrolatzen zuten, polizia iturriakaipatuz oharrean esan dutenez: emakumeek bildutako diruguztia proxenetek jasotzen zuten eta, eguna bukatzean, aurrezhitzartutako ehunekoajasotzen zuten emakumeek; 11:00etatik gauerdira bitartelan egitera behartzen zituzten, atseden egunik gabe, etaetxeko gelak astetik astera alokatzen zizkieten; sakelakoak ere ezin zituzten ia erabili, deiak eta mezuak kontrolatuak baitzituzten.
Bi atxilotu, andreak sexualki esplotatzea egotzita
Atxilotuak sexua eskaintzen zen webgunearen eta etxebizitzaren arduradunak ziren

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu