Gasteizko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu zituen atzo, indarkeria matxistarekin zerikusia duten delituengatik. Lehen atxilotua 40 urteko gizon bat da. Heriotza mehatxuak egin zizkien seme-alaba adingabeei, eta eraso egin zion bikotekide ohiaren egungo mutil lagunari, hura haurrak zaintzen ari zela, hori aurpegiratu zionean.Â
Bigarren atxilotua, berriz, 57 urteko gizon bat da. Bere bikotekide ohiari eraso egin zion kalean. Erasoaren lekukoek udaltzaingoari dei egin zioten, eta agenteek egiaztatu zuten gizonak urruntze agindua zuela. Poliziei ere oldartu zitzaien gizona, eta haien aurkako heriotza mehatxuak egin. Hortaz, atxilo eraman zuten, bikotekide ohiari eta agenteei eraso egin izana leporatuta.Â

