Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, indarkeria matxista egotzita

36 eta 45 urteko bi gizon dira atxilotuak. Emakume bati baimenik gabe ukituak egitea leporatzen diote batari; haren bikotekideari heriotza mehatxuak egitea, besteari.

Indarkeria matxista salatzeko Gasteizen egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko Gasteizen egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko azaroaren 16a
14:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, asteburuan bi gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistarekin zerikusia zuten delituengatik. Lehen gizona larunbatean atxilotu zuten, Gasteizko Arriaga auzoan. 45 urteko gizon batek heriotza mehatxuak egin zizkien bikotekideari eta haren aitari, hiruren artean izandako eztabaida batean. Agenteak horren lekuko izan ziren, eta atxilo eraman zuten gizona, «mehatxu larriak» egitea egotzita.

Bigarren gizona, berriz, atzo goizean atxilotu zuten, Arriagako ateko lokal batean. 36 urteko gizonezko batek emakume bati bularrak ukitu zizkion baimenik gabe. Gainera, lekukoen arabera, gizonak emakumeari ostikoak eman zizkion, erasotzailearengandik ihes egiten saiatu zenean. Udaltzainek gizona atxilotu zuten, sexu eraso bat egin izana leporatuta.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA