Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, indarkeria matxista egotzita

Bikotekide ohiari eraso egitea leporatu dio atxilotuetako bati Udaltzaingoak, eta besteari, sexu erasoak egitea.

Gasteizen sexu eraso baten aurka egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Gasteizen sexu eraso baten aurka egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Aratz Aranburu
2026ko azaroaren 2a
15:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bi gizon atxilotu ditu asteburuan Udaltzaingoak Gasteizen. Haietako bat Zaramaga auzoan atxilotu zuten, igandean, 06:30 aldera. Lekuko batek Udaltzaingoari deitu zion, eta esan gizon bat lurrean zegoen emakume bat jotzen ari zela. Patruila bat bertaratu zen, eta biei adierazpenak hartu zizkien. Udaltzainek atxilotu egin zuten 40 urteko gizona, haren bikotekide ohiari mehatxuak egitea eta erasotzea egotzita. 

Ordubete geroago atxilotu zuten beste gizona, 07:30ean, Arriagako Atearen kaleko ostalaritza establezimendu batean. Udaltzaingoaren patruila batek ikusi zuen segurtasun zaintzaile batek gizon bat atxikia zuela. Hark poliziei azaldu zienez, gizonak baimenik gabe ukituak egin zizkion emakume bati, eta proposamen sexualak egin zizkion lokaleko beste bezero bati. Bi emakumeen testigantzak entzun ondoren, poliziek 56 urteko gizona atxilotu zuten, sexu erasoen delitu bat egotzita.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA