Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoan aritzea egotzita

Ertzaintzak A-1 autobidean egindako kontrol batean atzeman ditu; hamabost pertsona zeuden bederatzi eserlekuko furgoneta batean, osasun egoera «kaskarrean».

Ertzaintzako agente bat, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Ertzaintzako agente bat, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko otsailaren 27a
11:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoan aritzea egotzita. Jakinarazi duenez, A-1 autobidean egindako kontrol batean atzeman dituzte, 03:30ean; hamabost pertsona zihoazen bederatzi eserlekuko furgoneta batean, osasun egoera «kaskarrean». Ertzaintzak kontatu duenez, ibilgailuan zeuden gehienek ez zuten dokumentaziorik, eta, aurrez diru kopuru bat ordainduta, Portugalera bidean zihoazen, hara «modu irregularrean» sartzeko asmoz.

Atxilotutako bi gizonek aurrekari penalak dituzte, biek ala biek orain leporatutako delituarekin lotuta: bata, 25 urtekoa, iaz atxilotu zuen Ertzaintzak, Villabonan (Gipuzkoa), migratzaileen legez kanpoko trafikoagatik; bestea, 22 urtekoa, Atzerritarren Legea urratzeagatik atxilotu izan dute. Laster utziko dituzte epailearen esku.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.