Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean, emakume bat bortxatzea egotzita

Erasoa Aranzadi inguruan gertatu da. Iruñeko Udalak babesa agertu dio erasoa jasan duen emakumeari, eta astelehenean elkarretaratze bat egingo dute.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2026ko urriaren 3a
14:43
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñeko Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu, emakume bat bortxatzea egotzita, Iruñean; erasoa Aranzadi inguruan gertatu da.

Zer gertatu den ikertzen ari dira; oraingoz, ez dute beste xehetasunik eman.

iruñeko Udaleko bozeramaile batzordea bildu egin da gaur, eta adierazpen bat onartu du. Alderdi politiko guztiek arbuiatu dute emakumeak jasandako sexu erasoa, eta babesa agertu diote.

Sexu erasoak amaiarazteko konpromisoa ere hartu dute adierazpen horretan, eta emakumeen askatasuna bermatzeko eta haien segurtasuna hobetzeko borondatea agertu dute.

Udal ordezkariek elkarretaratze bat egingo dute astelehenean, 12:00etan, erasoa publikoki salatzeko.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA