Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, neska-lagunak jo dituztelakoan

2008ko uztailaren 21a
14:41
Entzun
Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, neska-laguna jotzea leporatuta. Ertzainen arabera, "modu basatian" egin dio eraso eta korderik gabe utzi du. Emakumezkoa erietxera eraman behar izan dute. Bilbon ere, beste gizonezko bat atxilotu dute, udaltzainek kasu honetan, neska-lagunari kalean bi zaplazteko emateaz akusatuta.

Lehen ustezko erasoa bikotearen etxean gertatu da, goizaldean. Beste lagun batzuk ere bizi dira etxebizitzan, eta horietako batek eman dio abisu ertzainei. Hauek esan dutenez, gizonezkoak hainbat kolpe eman dizkio emakumeari. Etxean bertan atzeman dute gizonezkoa.

Bigarren ustezko erasoari dagokionez, Udaltzaingoak adierazi du atxilotuak 28 urte dituela eta 26 urteko neska-lagunari bi zaplazteko zelan ematen zizkion ikusi zuela Telleria kalean zerbitzutik kanpo zegoen udaltzain batek, goizaldeko ordubatean. Zaplazteko batek lurrera bota zuen neska, udaltzainaren esanetan. Honi jarraiki, handik gutxira ibilgailu bat iritsi da bikotea jasotzera, baina ordurako Udaltzaingoaren patruila bat jakinaren gainean zegoen, eta Miraflores zubian atxilotu dute ustezko erasotzailea, J.J.Q.C..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.