Bonifacio Badillok eta Liher Gonzalezek euren autoetan jarraipen tramankuluak aurkitu dituztela jakinarazi du gaur Eleak mugimenduak Bilbon, prentsaurreko batean. Argazkiak erakutsi ditu. Ustez Poliziak jarritako gailuak dira.
Badillok eta Gonzalezek dagoeneko parte sartu dute epaitegietan, eta Eleak-ek herritarrei dei egin die halako kasuen aurrean informazioa emateko eta salaketa judizialak aurkezteko —antzeko kasuak gertatu izan dira Hegoaldean nahiz Iparraldean, baita "Poliziarekin kolaboratzeko" kasuak ere, Eleak-ek esan duenez—.
Irkus Badillo euskal presoaren aita da Bonifacio eta Oier Gonzalez preso ohiaren anaia Liher.
"Eskubide zibil eta politikoak" izate aldera "esparru demokratikoa" behar dela aldarrikatu du Eleak-ek, eta horra bidean "espioitza politikoa" eragozpena dela salatu du.