Bi lagun atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bat prostituziora behartu izana egotzita

«Inkomunikatuta» zegoen neska, bikotekidearen pisutik «atera ezinik». 54 urteko gizonezko bat eta 33 urteko emakumezko bat dira atxilotuak.

Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratze bat, Barakaldon, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratze bat, Barakaldon, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Iratxe Muxika
2026ko irailaren 1a
20:57
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak eman du abisua: bi lagun atxilotu dituzte Gasteizen, neska gazte bat prostituziora bortxatzea leporatuta. 54 urteko gizonezko bat eta 33 urteko emakumezko bat dira atxilotutakoak.

Behartutako neskak 18 urte ditu orain, eta Ertzaintzak haren familiaren deia jaso zuen herenegun, desagertua zegoela erranez. Gaur, Ertzaintzak baieztatu du bikotekidearen etxean zegoela neska, «inkomunikatuta eta handik atera ezinik». 54 urteko gizonezkoa zuen bikotekidea.

Poliziak jakinarazi duenez, joan den urtean iritsi zen neska Gasteizera, artean adingabea zela, orain atxilotu duten emakumeak prostituzioan aritzera behartu zuelako. «Zorren bat zegoen tartean», esplikatu du. Gerora ezagutu zuen gizona, zeinak aurrekariak dauzkan indarkeria matxistagatik.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA