Baionako besten bigarren eguna eta gaua pasatu dira, eta erasoen kopurua ere igan da. Hala adierazi du Ipar Euskal Herriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak, bi sexu erasoren berri eman baitu. Bertzalde, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak hiru indarkeria kasu zenbatu ditu besten bigarren egunean, erasoak zer-nolakoak izan diren zehaztu gabe.Â
Bestak hasi zirenetik zazpi sexu eraso erregistratu ditu Itaiak bere babesgunean. Elixabet Etxandi Itaiako eledunak erran du litekeena dela erasoak anitzez ugariagoak izatea eta haiek parte «ttipi» baten berri baizik ez izatea.Â
Aurten, Pontrique karrikan paratu dute erasoen kontrako babesgunea. Gaueko hamarretarik goizeko lauretarako txandan salatu dituzte erasoak.

