Bi urteko ume batek bi ordu galduta pasatu ditu gauez mendian, Oñatin

Haren gurasoak baserri batera joan ziren gazta erostera, eta umea auto barruan utzi zuten, lo. Esnatu zenean, autotik irten zuen. Gaueko hamaikak aldera topatu zuten, baserritik gertu, "lasai, pixoihala eskuan zuela".

2007ko apirilaren 30a
10:56
Entzun
Bi urteko ume batek bi ordu galduta pasatu zituen atzo gauean Oñatin (Gipuzkoa) mendian, Olabarrieta auzoan.

Haren gurasoak hango baserri baten ondoan geratu ziren gaueko bederatziak aldera, gazta erosteko, eta semea auto barruan utzi zuten, lo. Gurasoak kotxera buelta zirenean, umea falta zen. Haren bila hasi ziren orduan, ertzainekin, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurregiteko teknikari batekin eta boluntarioekin. Anbulantzia bat ere azaldu zen, badaezpada, eta umearen ama artatu behar izan zuten, oso urduri zegoelako.

Gaueko hamaikak baino zerbait lehenago aurkitu zuten umea, baserritik 500 bat metrora. Ertzainen arabera, "lasai zegoen, pixoihala eskuan zuela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.