ezbeharra

Bidarten hilotz bat aurkitu dute

Gorputza gizonezko batena da. Urtarrilean Hondarribian desagertutako gizonarena izan daiteke.

2013ko otsailaren 18a
15:11
Entzun

Atzo arratsaldean Bidarteko Ilbarritzeko hondartzan zebilen gizon batek aurkitu du hilotza, biluzirik, arroken artean. Egindako lehen egiaztatzeen arabera, atzemandako gorpua zenbait egunez egon da urean. Ondorioz, gorputza nahiko hondatua da, eta oraindik ez da ezagutzen gizonaren nortasuna.

Ipar Euskal Herrian ez da inor desagertu azken egunetan, Poliziak jakinarazi duenez. Gipuzkoan, ordea, Hondarribian urtarril bukaeran desagertutako gizon baten bila dabiltza. Azken asteetako aro gaizto horrekin itsasoa anitz mugitu da, eta baliteke Hondarribiko gizonaren hilotza Gipuzkoako herritik Lapurdiraino joan izana.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.