IRITZIA. ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

Bide luzea dugu, eta egingo dugu

2004ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Bide soberanista zibilaren aldeko apustua sendotzeko pausotzat hartu zituen Aralarrek joan zen igandeko hauteskundeak, ezker independente eta independentista indartzearen aldekoa, eta bide hori sendotu ez delakoan gaude: egia da botoetan behera egin ez duguna orain arte aurkezturiko hauteskunde bakarretan lortu genuen kopuru bera izan dugu igandeon, nahiz eta Espainiako Korteetarako hauteskundeak independentistontzat aukerarik onena izaten ez diren baina egia da jaso ditugunak baino boto gehiago espero genuena.

Gipuzkoako emaitzak aurrekoak baino hobexeagoak izan dira, eta herrialde horretan, Nafarroan legez, bere bidea gero eta hobeto egiten ari den alderdia da Aralar. Araban eta Bizkaian, berriz, aurreko hauteskundeetako emaitzetara iritsi ezinik izan gara, ozta-ozta bada ere. Bide luzea dugu oraindik egiteko, eta horri ekingo diogu, zertan asmatu ez dugun hausnartuz, eta, printzipioak aldatu ezta alboratu barik, proposamen indarberritua egiteko: Zutikekin eginiko koalizioak Gipuzkoan erakutsi du Euskal Autonomia Erkidego osorako gura genuen maila; ezker anitza eta aniztasuna errespetatzen duena egituratzea da, orain arte izan den bezala, hemendik aurrerako gure lana, eta helburu hori lortzeko eguneroko lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du Aralarrek. Izan ere, aralarkideok herri honetan beharrezkoa den ezkerreko alderdia osatzeko premia eta gogoa joan zen larunbatean bestekoa dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.