Herri bozak

Bigarren itzulirik behar ez duten auzapezak aukeratzen hasi dira

Ostegunerako, 142 herriko etxetako buruak izendatu beharko dituzte.

Beñat Arrabit izendatu dute Arrosako auzapez. GILLAUME FAVREAU
2020ko maiatzaren 24a
22:09
Entzun

Zintzilik geratu ziren Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herri bozak, koronabirusaren izurriak bigarren itzulia galarazi zuelako. Edonola ere, larunbatean hasi ziren auzapezak izendatzen bigarren itzulirik behar ez duten herrietan. Ostegunerako, 142 herriko etxetako buruak aukeratuta egon beharko dira.

Lapurdin, tartean, Angeluko auzapez izendatu dute Claude Olive. Horrez gain, zinegotziak aukeratu dituzte: Jean-Michel Barate, Nicole Darrasse, Anthony Bleuze, Valerie Dequeker, Patrick Chasseriaud, Colette Mouesca, Jean-Pierre Laflaquiere, Joelle Turcat, Andre Berthet, Anne Dumortier eta Jean-Louis Bourricaud. Bidarten, Emmanuel Alzurik hartu du makila berriz. Kanbon, 22 boto jaso ditu Christian Devezek. Argitxu Hiriart-Urrutik bederatzi boto lortu ditu. Milafrangan Marc St-Estevenek hartu dio txanda Robert Dufourcqi.

Nafarroa Beherean, besteak beste, Gerard Bidegain izango da auzapez Garrüzen. Irisarrin, Xavier Lascoste, eta Izpuran Claude Barets. Izturitzen, Frederic Camou aukeratu dute. Arrosan Beñat Arrabit izendatu dute, eta Urepelen, Xole Aire.

Zuberoan ere, hainbat herritan izendatu dituzte auzapezak, tartean Berrogaine: Thierry Perrot. Jeztazen, Maryvonne Lagaronne, eta, Lakarrin, Dorothee Nabarrak postua kendu dio Dominique Boscqi.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.