Gizartea

Bikotekidea jotzeagatik gizon bat atxilotu dute Gasteizen

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, astearte goizaldean 41 urteko atxilotu zuen bere bikotekidea ustez jotzeagatik.

2008ko azaroaren 13a
11:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, astearte goizaldean 41 urteko atxilotu zuen bere bikotekidea ustez jotzeagatik. Iturri beraren arabera, goizaldeko ordubiak hamar gutxietan kalez jantzita zebiltzan bi udaltzainek Antepara kalean gizon bat emakume bat iraintzen, mehatxatzen eta jipoitzen ikusi zuten. Orduan bi poliziakideak bien artean jarri ziren eta emakumeak gertatutakoa azaldu ostean, gizonezkoa atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.