Biktima aitortuak

2012ko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
• Angel Otaegi Etxeberria. 1975eko irailaren 27an fusilatu zuten Burgosen, bidezko epaiketa izateko eskubidea urratuz.

• Jon Paredes Manot 'Txiki'. 1975eko irailaren 27an fusilatu zuten Bartzelonan, ez zuen bidezko epaiketarik izan.

• Antonio Fernandez Elorriaga. Polizia Armatuak hil zuen tiro batez, etxeko balkoian manifestazio bat ikusten ari zela.

• Francisco Javier Nuñez Fernandez. Talde polizial edo parapolizialek pozoitu egin zuten 1977an.

• Antxone Telleria Mendia. Larriki zauritu zuen Guardia Zibilak Lekeitioko Santa Maria eliza hustu zutenean, 1977an.

• Segundo Urteaga Perez de Unzueta. Guardia Zibilak tiroz hil zuen Urabainen (Araba).

• Francisco Javier Batarrita Elexpuru. Guardia Zibilak autoa tirokatu zion Boluetan (Bilbo), 1961ean.

• Alberto Soliño Mazachs. Kaleko jantzita zihoan Guardia Zibil batek tiroz hil zuen Eibarren (Gipuzkoa) .
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA