KONPONBIDEARI BEGIRA

Biktimak eta presoak lehentasun izango ditu Foro Sozialak datozen hilabeteetan

5. Foro Soziala egingo dute udaberrian, gatazkaren biktima guztiak ardatz hartuta.

Hernan, Spektorowski, Currin eta Alzelai, Aieteko jauregiaren sarreran. JON URBE / ARGAZK PRESS
jon olano
2017ko urriaren 17a
09:17
Entzun

Seigarren urteurrena du gaur Aieteko Nazioarteko Konferentziak, eta Donostiako jauregian bertan, ekitaldi bat antolatu du Foro Sozial Iraunkorrak. Bertan izan dira EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu, ELA eta LABeko ordezkariak, besteak beste.

Azken urteetako ibilbideari errepasoa egin, eta etorkizuneko helburuen berri eman du Foro Sozial Iraunkorrak. Hiru izango dira helburuak urte politikorako, Nekane Alzeiaik eta Agus Hernanek nabarmendu dutenez: “Indarkeria mota guztietako biktima guztiekin bat” egitea, presoak, deportatuak eta iheslariak gizarteratzea eta iraganaren “irakurketa kritikoa” egitea. Lehen atala lantzeko, Foro Sozial bat egingo dute datorren urteko udaberrian.

Halaber, Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko presidentea mintzatu da gaur egungo egoeraz eta iraganean gainditutako oztopoez. "Konfiantza eraikuntza izugarria" eman dela nabarmendu du, besteak beste: “Aretoan zaudetenetako batzuen arteko elkarrizketak ezinezkoak ziren, edo klandestinoak ziren”.

Aieteko nazioarteko konferentzia 2011ko urriaren 17an izan zen, eta nazioarteko sei lagun ospetsuk adierazpen bat plazaratu zuten. Hango lehen puntua betez, ETAk urriaren 20an jakinarazi zuen bukatutzat eman zuela jarduera armatua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.