Bilbo eta Bizkaia «erakargarri» egin nahi ditu EAJk

2023ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko ahaldungai nagusi Elixabete Etxanobe eta Bilboko alkategai Juan Maria Aburto jeltzaleek «mundura zabaldu» nahi dituzte herrialdea eta hiriburua, eta horretarako «erakargarri» egiten dituzten ezaugarriak nabarmentzearen aldekoak dira: «Mundu globalizatu honetan gure tartetxoa bilatu behar dugu. Hazteko aukerak bilatu behar ditugu, garatzekoak, jarduera ekonomikoa sustatzeko eta enplegua sortzeko», esan du Etxanobek.

Frantziako Tourra Bilbotik ateratzea, 2024an futboleko Txapeldunen Ligaren finala eta 2025ean Europa ligarena Bilbon jokatzea, eta beste kultur eta kirol ekitaldi batzuk aipatu dituzte EAJren hautagaiek. Horrez gain, Bilbok «kontzertuetarako hiria» izaten jarraituko duela esan du Aburtok: «Aukera eta hazkunderako leku egonkor gisa ikusten gaituzte».

Etxanobek «turismoaren garapenerako bidean aurrera egiteko» konpromisoa hartu du, «kostaldea garatzeko eta turismo jasangarria txertatzen duten Bizkaiko leku naturalak kudeatzeko estrategiak ezarriz». Iragarri du «turismo inteligentziako sistema aurreratu bat» hedatzeko asmoa dutela, « jardueren iraunkortasuna bermatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.