Autodeterminazioaren alde deitutako manifestazioa egiteko baimena eman zuen Santiago Pedraz epaileak, Dignidad y Justicia elkarteak ekitaldia bertan behera uzteko egindako eskaera atzera botaz. Joan den ostegunean, hilak 24, kaleratu zuen autoaren arabera, epaileak ez zuen delitu zantzurik sumatu herritar talde batek egindako deialdian, bere esanetan ez zegoelako deitzaileen eta Batasunaren arteko “lotura zuzenik”. Erabakia hartzerakoan Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak manifestazioaren gainean bidalitako txostenak kontuan hartu zituela gogorarazi du Pedrazek. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ere ekitaldiari“Batasunarekiko loturarik” ez ziola atzeman gaineratu du.
Dignidad y Justicia elkarteko buru Daniel Porterok, bestalde, Pedrazen aurka salaketa jartzekotan zela iragarri zuen larunbatean, ostiraleko manifestazioa baimentzeagatik eta, besteak beste, “prebarikazioa egiteagatik eta arduragabekeriagatik”.
POLITIKA
Bilboko manifestazioa ez debekatzeko erabakiaren aurka jarritako helegitea atzera bota du Pedraz epaileak
Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak ez du aintzat hartu AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta Dignidad y Justicia taldeak ostiralean Bilbon egin zen manifestazioa egiteko baimenaren aurka jarritako helegitea. Autodeterminazioaren aldeko ekitaldia ez debekatzeko agindu zuen Pedrazek eta erabakia mantentzen duela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu