Aurreko astean Getxoko Algorta auzoko (Bizkaia) metroan izandako istiluen harira hartu du neurria CIM sindikatuak.Adierazi duenez, ez dira “harritu” joan den larunbatean Algortan gertatutakoarekin, Bilboko Metroko langileen kontrako “erasoekin ohituak” daudelako.
Bilboko Metroko arduradunekin “behin baino gehiagotan” biltzen saiatu direla esan du sindikatuak, baina “gaur gaurkoz ez dutela erantzunik jaso”.
azpiegiturak
Bilboko metroko langileek lanuzteak egingo dituztela iragarri dute
Segurtasun handiagoa eskatuz hurrengo astean greba egingo dutela jakinarazi du CIM sindikatuak ohar batean. Sindikatuak Bilboko Aste Nagusiaren atarian hartu du erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu