Bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZET Etxebizitza Sindikatuak. Ohar baten bidez eman du horren berri, eta zehaztu asteazkenean, hilaren 18an, direla etxegabetzea gauzatzekoak, Bilboko Iturribide kaleko 94. zenbakian, 08:30ean. Bi emakume eta bi adin txikiko bizi dira bertan, eta, sindikatuaren arabera, ez diete alternatibarik eskaini.Â
«Azken bi saiakerak lan sindikalari eta herri mobilizazioari esker etetea lortu dugu», nabarmendu dute oharrean, eta hirugarrena ere gelditu asmo dute. Horretarako, «erresistentziara batzeko» deia egin diete auzokideei eta Bilboko herritarrei. «Azaroaren 11ko greba orokorrak argi utzi du euskal langileria borrokatzeko prest dagoela, eta AZET sindikatuak amorru hori guztia antolatzen jarraituko du», gehitu dute.Â