bihar berria-n

Bittor Aierdi: "Inoiz baino beharrezkoagoa da elkarrizketa politikoa, baina defizit bat dago"

Duela 25 urte sortu zuten Elkarri, eta hango koordinatzaile ohiaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

Bittor Aierdi Elkarri-ko koordinatzaile izandakoa, joan den martxoaren 2an, Iruñean, BERRIAren elkarrizketan. IñIGO URIZ, FOKU
enekoitz esnaola
2018ko martxoaren 17a
08:09
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Bittor Aierdiren esan batzuk:

- "[Elkarri-ren] Garai haietan blokeak nahikoa estankoak ziren —bloke bat Ajuria Eneko Ituna zen, eta bestea, ezker abertzalea–, eta guk hori gainditu nahi genuen, inmobilismoak astinduz eta transbertsalitatearen kultura sustatuz. (...) Elkarri-k diferituan eduki zuen arrakasta".

- "Indarkerien eraginak giro politikoa dena pozointzen zuen. Orain ez dago distortsio hori, baina beste aitzakia batzuk daude".

- [Kontsentsurik ikusten al duzu?] "Hiru, bai: indarkeria ezin dela erabili helburu politikoak lortzeko; biktimek egia, justizia eta erreparazioa behar dutela; eta egungo espetxe politika ulertezina dela. Gertatzen da, aurreneko bietan ez bezala, espetxe politikaz ez dela aurrerapausorik egon, erlojua geldirik dagoela, eta hori kontraesan handia da. Inoiz baino beharrezkoagoa da elkarrizketa politikoa, baina defizit bat dago".

- "Orain politikan teatralizazio bat dago. Normalizazio politikoa eta bakea ezin dira tabu izan, betoak ez dira onargarriak".

- "Gizarteak ez du bete behar instituzioen egitekoa, baina elkarlana eraginkorra izan daiteke, Iparraldean bezala".

- "Gatazka politikoei demokratikoki erantzuteko eta biolentziarako arriskuak saihesteko, bizikidetzarako esparru barneratzailegoak eta zabalagoak sortu beharko genituzke, elkarrizketa politikorako espazioak hedatuta".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.