Norberak sortutako zerbait gainontzekoek ezagutzea eta gainera gustatzea ederra izan behar da. Sortutako hori norbere herrian Euskal Herri osoarentzat erakustea, zer esanik ez. Eta inguruan zu bezalako sortzaile izaten irakasten diezun umeak izanda, unea zirraragarri bihurtzen da. Halako zerbait gertatu zitzaion atzo Ines Osinagari.
Irakasle den Arrasateko trikiti eskolaren izenean hartu zuen lekukoa, alde zaharreko kaleetan. Lotsatuta edo, behera begira egin zuen bidea. Furgonetan gindoazenok ia ez genizkion begiak ikusi. Zer sentitu zuen galdetuta, hona bere erantzuna: «Une honetan guztiok sentitzen duguna: bizirik gaudela». Doinuarekin zein lekukoarekin, euskalakarioi ahotsa jarri digu Osinagak.
17. Korrika. Furgonetatik
Bizirik gaude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu