Bizitza Da Handiena mugimenduko kidearen aurkako epaiketa atzeratu dute
DONOSTIA. Iazko maiatzean Bizitza Da Handiena mugimenduak Donostiako erdigunean okupatutako eraikinaren harira, gazte bat epaitu behar zuten atzo, baina auzia astebetez atzeratu zuten, deklaratzekoak ziren ertzainak ez zirelako agertu. Gaztea eraikinean bertan identifikatu zuten, eta okupazioaren ardura leporatu diote. Hari babesa adierazteko, elkarretaratze bat egin zuten atzo epaitegi kanpoan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu