Irudia. Bilbo

«Bizitza duin eta segurua berreskuratu nahi dute»

MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2019ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gerretatik ihesi Europara eta Euskal Herrira iristen diren migratzaileei elkartasuna adierazi zieten atzo Bilbon, errefuxiatuen nazioarteko egunaren harira egindako manifestazioan. Gerra ahaztuak, pertsona errefuxiatuak lelopean, gogora ekarri zuten iheslarien helburu bakarra dela «jatorrizko herrialdeetako suntsiketatik urrun bizitza duin eta seguru bat berreskuratzea», eta kezka agertu zuten Europan «gero eta migrazio politika gogorragoak» egiten dituztelako. Beste protesta batzuk ere egin zituzten Bizkaian: Markina-Xemeinen euskal enpresek gatazka guneetara armak bidaltzen dituztela salatu zuten, eta Getxoko Ereaga hondartzan Mediterraneoan itortzen ari direnak gogoratu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.