Bizitzaren «garestitzea» salatu dute Kontseilu Sozialistek

jone arruabarrena
2022ko martxoaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kontseilu Sozialistek mobilizazioak egin zituzten atzo Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, Bizitzaren garestitzea gelditu! lemapean. Hain zuzen, kontseiluek «argindarraren, gasaren, elikagaien eta gasolinaren prezioen gorakada» salatu zuten protestekin.
Izan ere, azaldu dute «krisialdi kapitalista ekonomiko eta sozialaren normalizazioa» gertatzen ari dela: «Azken bi urteetako pandemiaren testuinguruan, normalizatu egin dira osasun hondamendia eta oinarrizko eskubideen urraketak». Gehitu dute Ukrainako gerrak lehendik zetorren krisiaren ondorioak «bizkortu» baino ez dituela egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.