Borda eta Alberdi euskaltzain oso izateko bidean dira
GASTEIZ. Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan, Etxezarra eraikinean, osoko bilkura egin zuten atzo, eta bertan aurkeztu zituzten Itxaro Borda eta Andres Alberdi euskaltzain oso izateko hautagaitzak. Borda Xarles Bidegainen hutsartea betetzeko hautagaia da; Alberdik, berriz, Andoni Sagarnak utzitakoa betetzea da asmoa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu