Bost lagun atxilotu dituzte Nafarroan, migratzaileentzako bizileku eta lan baimenak iruzurrez lortzea egotzita

Guardia Zibilaren arabera, sarea migratzaileen administrazio egoeraz probestu da. «Antolakunde kriminal baten» parte izatea, administrazioaren kontrako delituak egitea eta «legez kanpoko immigrazioa bultzatzea» leporatu diete atxilotuei.

Migratzaile batzuk erregularizaziorako ilaran, artxiboko irudi batean. JAVIER CEBOLLADA / EFE
Migratzaile batzuk erregularizaziorako ilaran, artxiboko irudi batean. JAVIER CEBOLLADA / EFE
2026ko uztailaren 16a
10:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Guardia Zibilak egoera kalteberan zeuden migratzaileez probesten zen «talde antolatu» bat aurkitu du Nafarroan. Zehazki, migratzaileei bertan bizitzeko eta lan egiteko baimenak diru truke «iruzurrez» eskuratu izana leporatu dio Guardia Zibilak taldeari. «Talde kriminal» bateko kide izatea, administrazio publikoaren kontrako delituak egitea eta «immigrazio irregularra sustatzea» egotzi diete atxilotuei. Bost atxilotuetatik lau kartzelatu egin dituzte jada. 

Poliziak jakinarazi duenez, duela urtebete abiatu zuten ikerketa. Haren ondorioa zera da: sareak baimenak eskuratzeko espedienteak iruzurrez tramitatzen zituen, legez ezarritako administrazio prozedura saihestuta eta bete beharreko baldintzak urratzen zituzten eskariei bide emanda.  

Behin kideak identifikaturik, bost erregistro egin dituzte Nafarroan: lau Iruñean eta Tebasen, eta bosgarrena, berriz, Nafarroako Atzerritarren Bulego Bakarrean, han lan egiten baitzuen atxilotuetako batek. Miaketetan aurkitu duten materiala baliagarritzat jo du Guardia Zibilak.  

Atxilotuak epailearen esku utzi ostean, lau auzipetu behin-behinean espetxeratzeko agindu dute. Horietako bik 5.000 euroko bermea ordainduta saihestu ahal izango dute espetxealdia. Bosgarren atxilotua behin-behinean libre utzi dute, kautela neurriak ezarrita.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA