ATXILOKETAK

Bost lagun atzeman dituzte Riau-riaueko istiluekin lotuta

Espainiako Poliziak eta Udaltzaingoak egin dituzte atxiloketak, Iruñean. Bederatzi lagun atxilotu dituzte, guztira. 

2012ko uztailaren 30a
17:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Uztailaren 6ko arratsaldean Iruñeko udal plazan Riau-riauean izan ziren liskarrengatik, bost lagun atxilotu dituzte gaur Iruñerrian. Desordena publikoa eta kalte fisikoak eragitea egozten diete. Espainiako Poliziak eta Udaltzaingoak egin dituzte atxiloketak. Guztira, bederatzi lagun atzeman dituzte istilu horien harira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.