Bost pertsona atxilotu dituzte ustez drogarekin trafikatzeagatik

Erredakzioa
2008ko apirilaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzainek bost lagun atxilotu zituzten atzo Donostian, ustez drogarekin trafikatzen zuen sare bateko kide izatea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, besteak beste, 1,5 kilo kokaina eta 1,8 kilo haxix atzeman zizkieten atxilotuei. Otsailean jarri zuen martxan operazio Ertzaintzak.

Atxilotuen etxebizitzak miatu zituzten atzo ertzainek eta, baita bi garaje eta denda bat ere, Donostian eta Lasarten (Gipuzkoa). Miaketa horietan, drogarekin batera, 82.000 euro atzeman zituzten.

Atxilotuak epailearen esku geratu dira, etaatzemandako droga laborategi batera bidali duteaztertzera. Dirua, berriz, Espainiako Drogen Aurkako Plan Nazionalaren barruan dagoen finantza erakunde baten esku dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.