Bost pertsonak eman dute positibo Hegoaldean

COVID-19aren kasu gehiagorik ez dute atzeman Nafarroan PCR probaren bidez.

Pertsona batzuk maskara jantzita, Donostiako kale batean. JON URBE / FOKU
Igor Susaeta.
2020ko ekainaren 30a
12:47
Entzun

Bezperakoak baino hobeak dira COVID-19arekin lotuta Osakidetzak eta Osasunbideak plazaratutako datuak. Atzo jakinarazi zutenez, zortzi pertsonak eman zuten positibo PCR probaren bidez; azken 24 orduetan, bost izan dira: batek Bizkaian (Bilbo), beste batek Araban (Gasteiz), eta hiruk Gipuzkoan (bik Arrasaten, eta batek Donostian). Nafarroan ez dute kasurik atzeman.

Dena dela, zuhur mintzatu da Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilaria, eta ez «lasaitzeko» deia egin du: «Astero ari gara ikusten agerraldi berriak eta pandemiak ezartzen dituen erronka berriak». Kontseilariak nabarmendu duenez, Nafarroan, test serologikoek eta PCR probek adierazitakoa kontuan hartuta, 10.351 pertsona kutsatu ditu koronabirusak azkeneko lau hilabeteotan. «Eta, zoritxarrez, ez da bukatu. Oraindik, amaierarik ez duen bidaia bat da hau».

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak plazaratutako datuen arabera, azken 24 orduetan 2.600 pertsonari egin diete PCR proba. Hegoaldean sei pertsona daude ZIU zainketa intentsiboetako unitatean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.