Bost presori Euskal Herriratzea ukatu die Jaurlaritzak

2022ko irailaren 9a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak jakinarazi du Jaurlaritzak ukatu egin dituela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzeko bost presoren eskaerak, «sustraitzerik» ez dutela argudiatuta. Radio Vitoriari emandako elkarrizketa batean esan du baimen eta hurbiltze eskaera guztiak «zorroztasun» eta «zuhurtzia» berberarekin aztertzen dituztela; preso horien kasuan, ez dute onetsi gerturatzea.

Gradu aldaketei dagokienez, espetxe bakoitzeko tratamendu batzordeak aztertzen ditu eskariak lehenik, azaldu duenez, eta, egokitzat joz gero, Eusko Jaurlaritzak berriz aztertzen ditu. «Legea betetzen» baino ez direla ari argudiatu du sailburuak.

Historia «oso odoltsua» duten presoak graduz aldatzeak edo hurbiltzeak herritarrei «mina» sorrarazten diela ere azaldu du, eta min horrekin bat egiten dutela. Preso horien egoera aztertzea «oso gogorra» dela esan du, egindakoak oroitzea baitakar. Hala ere, horrek ez luke legea betetzea eragotzi behar, Artolazabalen esanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.