Bost puntu nazioartetik

2011ko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gatazka konpontzeko bost puntuko ebazpenaren berri eman zuten atzo nazioarteko konferentziaren ostean. Hemen bost puntuak:

• ETAri. ETAri deia, bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzeko.

• Frantziako eta Espainiako gobernuei. ETAk adierazpen hori egingo balu «gatazkaren ondorioez soilik» erakunde armatuarekin negoziatzeko deia.

• Biktimen aitortza. Biktima guztien aitortza eta adiskidetzean aurrera egiteko urrats sakonak egiteko eskaera.

• Elkarrizketa politikoak. Politika gaiez hitz egiteko eskaera «eragile ez-bortxatzaileei eta ordezkari politikoei». Hori «herritarrei kontsultatuz» egin beharko litzatekeela diote, eta hirugarren parteek lagundu dezaketela.

• Jarraipen Batzordea. Emandako aholkuak bideratzeko eta burutu daitezen laguntzeko Jarraipen Batzordea eratzeko prest agertu dira.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA