Boterea lortzeko bidean

Martxoaren 8rako deia egin du Bilgune Feministak, «lidergo feminista» aldarrikatuz.Gune feminista iraunkor bat eratzeko egitasmoa, aurrera

Andreak, atzo, Donostiako Easo plazan bat eginda. ANDONI CANELLADA / ARP.
arantxa iraola
Donostia
2015eko otsailaren 22a
00:00
Entzun
«Boterearen jabe izan behar dugu». Bilgune Feministak deituta, hainbat andrazko elkartu ziren atzo Donostiako Easo plazan, eta martxoaren 8rako deia egin zuten «lidergo feministan» urratsak egitea ezinbestekoa dela ohartaraziz. Gero eta indartsuago ikusten dute feminismoa, eta abagunea baliatu nahi dute mugarri bat jartzeko. Eta bidea martxan da. Iragan abenduaren 13an Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feminista egin zen Ondarroan (Bizkaia), eta, han, argi geratu zen gune feminista iraunkor bat eratzeko asmoa. Horren gaineko konpromisoa berretsi zuten atzo batu ziren andrazkoek. Are gehiago, jakinarazi zuten aliantzak eta estrategia komunak bilatzeko prozesua martxan dela.

«Baimenik eta barkamenik eskatu gabe, euskal feministok bagoaz!», azaldu zuen Bilgune Feministako ordezkari Saioa Iraolak batu ziren andrazkoen izenean.Eta garbi dute lehen helmuga: «Mugimendu feministaren aitorpen politikoa lortu behar dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.